Harremanetarako:943 310 036

2019/20 ikasturte amaierako zozketa

06-07-2020

Amaitu berri den ikasturtean bi zozketa burutu ditugu, bata, urterokoa, Euskara Zinema Aretoetara programan parte hartu duzuen eta inkesta bete duzuen ikastetxe guztien artean. Guztira 182 izan zarete inkestan parte hartu duzuenak, informazio oso baliagarria jaso eta hobetzeko balio diguna. Inkestako parte-hartzaile guztien artean egindako ordenagailu eramangarriaren zozketaren irabazlea Donostiako Orixe Ikastolako Estibaliz izan da. […]

Amaitu berri den ikasturtean bi zozketa burutu ditugu, bata, urterokoa, Euskara Zinema Aretoetara programan parte hartu duzuen eta inkesta bete duzuen ikastetxe guztien artean. Guztira 182 izan zarete inkestan parte hartu duzuenak, informazio oso baliagarria jaso eta hobetzeko balio diguna. Inkestako parte-hartzaile guztien artean egindako ordenagailu eramangarriaren zozketaren irabazlea Donostiako Orixe Ikastolako Estibaliz izan da. Zorionak bada, Estibaliz!

Bigarren zozketa, #EtxeanTinko ekimenean parte hartu eta bertan egin genuen galdetegia erantzun zutenen artean egin genuen. Kasu honetan, Errigora elkartearen saskia izan dugu zozketagai eta irabazlea berriz Irungo Belaskoenea ikastetxeko Amira izan da.

Zorionak Estibaliz eta Amira!

Azpiko bideoan duzue ikusgai zozketaren bideoa.