Harremanetarako:943 310 036

Euskara Zinema Aretoetara programa Nafarroan

02-03-2020

Aurtengoarekin 3. ikasturtea izango dugu Nafarroan “Euskara Zinema Aretoetara” programa eskeintzen duguna. Programa honen bidez, Nafarroako ikastetxe guztiek dute aukera HHtik hasi eta DBH bitarteko ikasleei zuzendutako euskarazko filmak zinema aretoetan ikusteko, eskola ordutegietan, kanpo ekintza gisa. Urtean, 5.000 ikuslerentzat, 30 emanaldi eta 9 film eskaini dira, material didaktiko eta guzti, programa honen baitan Nafarroako […]

Aurtengoarekin 3. ikasturtea izango dugu Nafarroan “Euskara Zinema Aretoetara” programa eskeintzen duguna. Programa honen bidez, Nafarroako ikastetxe guztiek dute aukera HHtik hasi eta DBH bitarteko ikasleei zuzendutako euskarazko filmak zinema aretoetan ikusteko, eskola ordutegietan, kanpo ekintza gisa.

Urtean, 5.000 ikuslerentzat, 30 emanaldi eta 9 film eskaini dira, material didaktiko eta guzti, programa honen baitan Nafarroako hirigune nagusietan baina baita eremu txiki eta isolatuenetan ere.

Iaz, gainera, Nafar Gobernuko Euskara Atalak jarraian ikus dezakezuen Euskara Zinema Aretoetara Programaren aurkezpen bideoa ekoitzi zuen.

Euskara Zinema Aretoetara programari buruzko informazio gehiago edo eskaerarik egin nahiko bazenu, jarri harremanetan Tinko Euskara Elkartearekin, emailez ala telefonoz eta gustora hitzegingo dugu zurekin.

Tinko Euskara Elkartea

943-310036

tinko@tinkoeuskara.eus