Harremanetarako:943 310 036

Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitzarmena 2020 urterako

06-07-2020

Espero baina gehiago luzatu da hitzarmena sinatzeko data alarma egoera zela eta, baina aurten ere,  lortu dugu Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamendua eta Tinko Euskara Elkartearen arteko hitzarmena sinatzea eta honek asko lagunduko digu datorren ikasturteko eskaintza Nafarroako txoko guztietara eramaten. Aurtengoa hirugarren urtea da hitzarmena sinatzen duguna eta honi esker izan dugu aukera Nafarroan ia 20.000 ikusleri […]

Espero baina gehiago luzatu da hitzarmena sinatzeko data alarma egoera zela eta, baina aurten ere,  lortu dugu Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamendua eta Tinko Euskara Elkartearen arteko hitzarmena sinatzea eta honek asko lagunduko digu datorren ikasturteko eskaintza Nafarroako txoko guztietara eramaten.

Aurtengoa hirugarren urtea da hitzarmena sinatzen duguna eta honi esker izan dugu aukera Nafarroan ia 20.000 ikusleri euskarazko zinema helarazteko. Aurten 8.000 izan zarete #EtxeanTinko ekimenean parte hartzeko izena eman duzuenak. Datorren urtean berriz, Euskara Zinema Aretoetara programaz gain, #EtxeanTinko eta #IkasgelanTinko ekimenak ere jarriko ditugu abian.

Hitzarmenaren komunikazio ofiziala azpiko argazkian sakatuta duzue irakurgai: