Harremanetarako:943 310 036

Albert

Adin egokia:

LH 1-2-3

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Ametsak bete
  • Animaliak
  • Burujabetasuna
  • Irudimena
  • Lehia
  • Taldelana

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Albert, mutil azkar eta lotsagabea da. Herri osoa beldurtuta dauka bere bihurrikeriekin. Egun batean, nahi gabe, Leopoldus famatuaren estatua,herriko monumentu ezagunena lurrera botako du. Hanka-sartzea konpontzeko modu bakarra ikusten du Albertek, munduan barrena bidaiatu eta globo hegaldietako kapitain gisa itzuli! Hori izango da herritarrak berataz harro egoteko bide bakarra! Horrelako abentura zoro batean murgiltzeko norbaiten laguntza beharko du: Alberten lagunik onena Egon. Honek beste plan batzuk dituela esaten dionean, Albert-ek, zeharo itsututa, bere laguna bahituko du. Upel zahar batean abiatuko dira ibaian behera urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmotan eta Egonek haserre jarraitzen du. Baina haserreak alde batera utzi eta elkarri lagundu beharko diote bikoteari bizitzea tokatuko zaizkion erronka eta egoera desberdinei aurre egiteko. Abenturaz jositako bidaiak Albert eta Egonen arteko adiskidetasuna berreskuratzera bultzatuko ditu.  

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Adiskidetasunaren garrantzia azpimarratzen duen film zoragarria. Txikikeriak alde batera utzi eta elkar-lanaren balioa bultzatzen du.

Trailerra

Argazkiak