Harremanetarako:943 310 036

Irabazle & Galtzaile

Adin egokia:

LH 4-5-6

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Familia
  • Lehia
  • Taldelana

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Hamaika mila modu daude bizitzan irabazteko. Fredrik hamar urte dituen Magda neskatilaren aita da. Fredrik tipo dibertigarria eta jockey saiatua da, eta, itxura denez, bere ametsetako zaldia aurkitu du azkenean. Dena den, koxka ere badu zaldi horrek, ez baitu irabazteko gogorik nonbait. Fredrikek gero eta denbora gehiago eskainiko dio zaldiari, eta gero eta gutxiago alabari, eskolako 60 metroko lasterketarako gogoz prestatzen ari bada ere. Aita gutxitan ikusten duenez, Magda amonarekin joaten da sarri bingo areto batera. Bertan, Helena ezagutuko du, bingoko langilea eta bizitzan irabaztea ere bilatzen duena. Baliteke Helena ez izatea Fredriken ametsetako emakumea, baina bizitza, maitasuna eta aitatasuna zer den erakutsiko dio, eta zer behar den bizitzan benetan irabazteko.

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Irabazleak hain goraipatuak diren garai honetan, galtzen jakitea ere garrantzitsua dela transmititzen duen filma.

Trailerra

https://vimeo.com/229979136

Argazkiak