Harremanetarako:943 310 036

Just Charlie

Adin egokia:

DBH

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Adiskidetasuna
  • Ametsak bete
  • Autoestimua
  • Bullying
  • Burujabetasuna
  • Diferentziak aberasgarriak dira
  • Elkartasuna
  • Familia
  • Gizarte gaiak
  • Gorputz Irudia
  • Nerabetza
  • Zaren bezalakoa izan/Izaera

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Film hau ingelesezko bertsio originalean emango da euskarazko azpitituloekin   Charlie, futboleko izarra, mutil gorputz batean harrapatuta dagoen neska bat da. Bizitza berak sentitzen duen moduan bizitzea erabakitzen duenean bere taldekide eta aitak bizkarra emango diote eta bizitza berri bati hasiera eman beharko dio bere kabuz. Baina jarraituko al du futbolean jokatzen?   Charlie futbolean etorkizun oparoa duen gazte bat da. Paul aitak, futboleko jokalari profesional bilakatzeagatik huts egin duen haurtzaroko ametsa betetzear dagoela ikusten du Charlie, beraz, harrotasunez laguntzen dio eta berak ezin izan zuen izarra izateko bidean gidatzen du. Presioa jasanezina egiten zaio Charlieri, eta konturatu da nortasun-krisi bati aurre egin behar diola; izan ere, bizitza osoan zalantzak izan ditu, futbolean duen karrera barne. Ezkontza batean, Charlie konturatu da bere traje dotoreak baino takoi altuek eta emakumezkoen soinekoek gehiago erakartzen dietela. Bere alkandoraren lepo estuak itotzen du, ezin du arnasa hartu, eta hori, gizarteari eta, batez ere, bere buruari kontatutako gezurraren metafora bihurtzen da. Orduan, ezkontzatik ospa egiten du  eta baso batean sartu da. Han, Susan ahizpak botatzeko eskatu zizkion zenbait soineko ezkutatuak ditu. Arropak kendu eta soineko zimurtua jazten duenean, behingoz arnasa har dezake eta barrualdean hazten joan den presio guztietatik askatu. Charlierentzat inflexio-puntua da hau, eta, azkenean, barnetik irteteko beharra onartzen du, bere bizitzaren kontrola hartzeko beharra. Charliek amari eta psikologoari azaldu nahi die bera ikusezina dela gainerakoentzat. Bere mina areagotu egiten da, aitari traizio egin eta engainatu duela sentitzean, amonari eta taldekideei bezalaxe. Charlie ez da jada haur txikia, eta gainerakoek ez dute onartzen. Aholkurik onena futboleko entrenatzaileak, bere sekretua jakitean,  ematen dio "Bizitzan futbola baina gauza garrantzitsuagoak daudela” gogorarazten dio, esaldi hori, bere sinpletasunean, ia baieztapen iraultzaile bihurtzen dela. SARIAK 2017: Edimburgojo Zinemaldia (EIFF): Publikoaren saria 2017:  British Independent Film Awards (BIFA): Aktore berri promesa sarirako izendapena (Gilby) 2019: Cannes Zinemaldiko CANNES ÉCRANS JUNIORS sailerako izendatua  

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

2017an ekoiztutako film honek egun puri purian dagoen gaia jorratzen du, haur transexualitatea eta eta gizartearen eta familiaren jarrera honen aurrean. DBH ziklorako oso egokia den filma da; adikidetasuna, familia, gatazka eta onarpena, enpatia jorratzen ditu.

Trailerra

Argazkiak