Harremanetarako:943 310 036

Loreak

Adin egokia:

DBH 3-4

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Adiskidetasuna
  • Dolua
  • Familia
  • Komunikazioa
  • Maitasuna

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira. SARIAK: CEC sariak (2015), Feroz Sariak (2015), Palm Springs International Film Festival (2015), Sant Jordi Awards (2015), Spirit of Fire (2015), Toulouse Cinespaña (2015), Donostiako Zinemaldia (2014)

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Goya sarietarako izendatua izan zen lehenengo euskarazko filma. Dolua eta familia arteko komunikazio (falta) bikainki aztertzen dituen film ederra.

Trailerra

Argazkiak