Harremanetarako:943 310 036

Oker

Adin egokia:

LH 4-5-6

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Animaliak
  • Familia
  • Natura zaindu/Ekologia

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Etengabeko azeri-erasoek ixteko arriskuan jarri dute Australia hegoaldeko herrixka bateko erakarpen turistiko nagusia – Pinguino Txikien uharte bat–. Oiloak hazten dituen baserritar xelebre batek bilobarekin bat egin du eta pinguinoak salbatzeko metodo bitxia jarri du martxan... aitonaren artzain-txakur bihurri eta bazter-nahaslea. Benetako istorio batean oinarritutako filma. SARIAK: Film Critics Circle of Australia Awards (2016), Golden Trailer Awards (2016), Mill Valley Film Festival (2016), Seattle International Film Festival (2016), Traverse City Film Festival (2016) IZENDAPENAK: Screen Music Awards, Australia (2016), Australian Academy of Cinema and Television Arts (AACTA) Awards (2015)  

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Aitona eta ilobaren arteko harreman ederra aurkezten zaigu film honetan. Protagonista neskatila abenturazale eta ekintzailea da, zinean askotan ikusten ditugun nesken estereotipoak puskatuz. Ekologia eta animalienganako maitasuna bikainki jorratzen ditu, haurrentzat interesgarria eta entretenigarria den film honetan.

Trailerra

Argazkiak