Harremanetarako:943 310 036

Paddington 2

Adin egokia:

LH 4-5-6

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Animaliak
  • Familia

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Hartzatxo Abenturazalea Mundu mailako arrakasta izan zuen film familiar honen jarraipenean Paddington Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilagunen artean ezaguna egin da eta bere alaitasuna eta marmelada nonahi zabaltzen ditu. Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposa bilatzen duen ahala, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigoaleko gauzen dendan eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina, liburua lapurtzen dutenean, Paddington eta Browndarren esku geratuko da lapurra agerian uztea...     SARIAK: International Online Cinema Awards (2019), AEAF Awards (2019), Heartland Film (2018), International Online Cinema Awards (2018), London Critics Circle Film Awards (2018), San Diego Film Critics Society Awards (2018), Utah Film Critics Association Awards (2018). Izendapenak: BAFTA Awards, Empire Awards, Chicago Film Critics Association Awards, Evening Standard British Film Awards, Indiewire Critics' Poll etab.

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Kritika eta publikoaren harrera bikaina jaso zuen komedia honek zine aretoetan estreinatu zenean. Familia osoarentzat aproposa, umorez zipriztindua, eta aldi berean emozioz beteriko film entretenigarria.

Trailerra

Argazkiak