Harremanetarako:943 310 036

Pim & Pom

Adin egokia:

Haur hezkuntza

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Animaliak
  • Musika

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Pim eta Pom etxe-katu bihurriak dira. Egun batean, beren jabearen bi ilobak, Tracey eta Stacy, bisitan etortzen dira eta katuak parkera eramateko baimena eskatzen dute. Baina neskatila maltzurrek benetan nahi dutena katuak lapurtu eta beraiekin beste hiri batera eramatea da. Pim eta Pom-ek alde egiten dute baina laster ikasiko dute ez direla gai kalean bizitzeko. Kale-katuen lagunak egiten direnean Pim eta Pom-en laguntasuna kili-kolo jartzen da, jabe gajoa bere katutxoak bilatzen saiatzen den bitartean. Gai izango ote dira berriro elkartzeko? Eta hau lortzeko kale katuen laguntza izango al dute gure protagonistek? SARIAK: Cinekid (2014 eta 2016 - izendapena), Chicago International Children's Film Festival  (2014), Tallinn Black Nights Film Festival (2014 - izendapena)

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Film alaia, bizia eta xamurra. Gure katutxo protagonista bihurrien abenturak haurren gustuko izango dira eta filmean zehar zipriztindutako abesti zoragarriek filma ikustea esperientzia ahantzezina bihurtuko dute.

Trailerra

Argazkiak