Harremanetarako:943 310 036

Tarzan

Adin egokia:

LH 4-5-6

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Animaliak
  • Diferentziak aberasgarriak dira
  • Maitasuna
  • Natura zaindu/Ekologia

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Afrikako oihanera egindako espedizio batean, munduko arazo energetikoa konponduko duen mineral baten bila ari diren John Greystoke eta bere emaztea helikoptero istripu batean hiltzen dira. Beraien seme txiki J.J. (Tarzan) bakarrik ateratzen da bizirik. Gorila talde batek haurra aurkitzen du eta beraiena balitz bezala onartzen dute, oihaneko lege gogorrak irakatsiz. Ikasitakoa praktikan jarri beharko du Tarzanek, handitzean bere oihana gizaki maltzurrengandik defendatu beharko du eta. Safari animatu ikusgarria paisaia exotiko bizi-bizian, Tarzan akzioz beteriko bidaia ederra da bikainki irudikatutako mundu batean. Film honetan, Edgar Rice Burroughsen pertsonaiari bizia emateko, lehenengoz erabiltzen da motioncapture teknika.

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Natura eta animaliak babestearen garrantzia transmititzen du filmak. Jessica Postigo donostiarraren gidoia.

Trailerra

Argazkiak