Harremanetarako:943 310 036

Yugo & Lala

Adin egokia:

LH 1-2-3

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Animaliak
  • familia gurasobakarra
  • Fantasia
  • Natura zaindu/Ekologia

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

10 urteko neskatila bihurria eta abenturazalea den Yugo-k bere aitari istorio bera kontatzen dio beti: bera izan zela hodeietako fantasiazko erresuma bateko bisitari gizaki bakarra. Hodeietako erresuman Lala eta Osaba Artzaren laguna egin omen zen. Eta hirurek Tigre Jeneralaren aurka borroka egin zuten. Jenerala Erresumako agintaria zenaren aurka altxa zen nahiz eta agintariaren azken nahia, hil aurretik, Lala bere ordezkoa izatea zen. Bere lagunak faltan botatzen zituen eta Yugo fantasiazko erresumara¬† itzultzen da. Bertan Osaba Artza topatzen du, oso goibel. Lalak esan dio jauregira doala bizitzera baina ez dagoela ziur errege izateko gai izango den. Bitartean, azpijoko maltzur berri bat garatzen ari da.... Erresumako mastodonte zaharrak tamainaz txikitu dira bere urteroko migrazioa ondoren. Yugo, Lala eta Osaba Artza ikertzen ari dira arratoien lurpeko erresuman, bertan amaitzen bait dute txikitutako animalia guztiak. Sator azkar baten laguntzarekin soldadu karraskarien aurka borroka egiten dute eta alde egitea lortzen dute. Yugo-k azken mastodontea aurkitzen du eta erresumako ur horniketa apropos pozoitzen ari direla jakiten du. Erresuman geratzen den pozondu gabeko ur bakarra arratoi soldaduen kontrolpean dagoela jabetzen direnean, Yugo eta bere lagunek erresuma salbatu behar dute berriz.   SARIAK: Golden Rooster Awards (2015, izendapena) Shanghai International Film Festival (2015, izendapena)

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoak diren baloreak lantzen ditu film txinatar honek: natura eta animaliak zaintzeak duen garrantzia, adiskidetasuna, eta batez ere, film eder honen protagonista Yugo neskatila azkar eta abenturazalea dela, zinean askotan ikusten ditugun nesken estereotipoak puskatuz.

Trailerra

Argazkiak