Harremanetarako:943 310 036

Ploey

Adin egokia:

LH 1-2-3

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Ametsak bete
  • Animaliak
  • Elkartasuna
  • Familia
  • Natura zaindu/Ekologia

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Árni Ásgeirsson zuzendariaren animaziozko film jostagarri eta hunkigarria da Ploey. Filmak txori gazte baten istorioa kontatzen du. Bere familiak udazkenean emigratzen duen garaian, txoria oraindik ez da hegan egiteko gai. Hori dela eta, Artikoko negua pasatu eta etsai basatiei aurre egin beharko die, bai eta bere buruari ere, hurrengo udaberrian familiarekin bat egiteko.

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Gainditze izpirituaz kutsatuko gaituen film zoragarria. Abentura inspiratzailea, talde-lanaren garrantzia erakusten diguna.

Trailerra

Argazkiak