Harremanetarako:943 310 036

Winkyren Zaldia

Adin egokia:

LH 1-2-3

Unitate didaktikoan lantzen diren gaiak

  • Abentura
  • Adiskidetasuna
  • Animaliak
  • Familia
  • Inmigrazioa

Zure ikasleak filma hau ikustera eraman nahi?

Sinopsia

Sei urteko Winky Wong eta bere ama Winkyren aitarekin elkartu berri dira itsas ertzean dagoen Holandako herrixka batean. Aitak txinatar jatetxe bat du bertan. Hasieran, Winkyri gogorra egingo zaio hizkuntza berri bat ikastea eta lagunak egitea. Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk pottoka eder batekin egiten du topo. Handik aurrera, egunero joango da zalditxoa ikustera. Zoritxarrez, Winkyren gurasoek ez dute bere zaletasun berria batere gustuko.   Pottoka gaixotzen denean eta lotan jarri behar dutenean, Winkyk bere zaldia izan nahi duela erabakitzen du. Badaki, ordea, gurasoek ez diotela sekula bat erosiko. Hala, Winkyk San Nikolasen berri izaten du eskolan. Gizon bizardun zahar hori zaldian ibiltzen omen da eta opariak banatzen dizkie haur txintxo guztiei. Winkyk, jakina, badaki zer nahi duen harengandik: zaldi bat!! “Txintxoa” izan behar du, beraz, eta zaldia izango du horrela!      

TINKOREN IRITZIA

Zergatik ikusi film hau?

Haur atzerritar baten ikuspuntutik, herrialde eta kultura berri batera iristeak ekartzen dituen erronkak azaltzen ditu. Honekin batera, animalienganako maitasuna gai nagusia da film nederlandar honetan.

Trailerra

Argazkiak